Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Amestoki goxoa

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Ilustratzailea: Leire Iparragirre

Argitaletxea: IKAS pedagogia zerbitzua

Urtea: 2024

Orri kopurua: 32

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin honek doluari eta maite dugun bizidun baten heriotzari nola aurre egin aztertzen du, sei urteko Laino izeneko haurraren eta bere etxeko gereziondo maitearen arteko harremanaren bitartez.

Zuhaitzak urte osoan eskaintzen dizkion plazer txikiek —udaberriko loraldia, udako itzala, udazkeneko orbelarekin jolastea edota neguko paisaia zuria— harreman emozional sakona eraikitzen dute. Aurtengo udaberrian, ordea, gereziondoa ez da berpiztu, eta amak adierazten dio hil egin dela. Heriotzari aurre egiteko, amak bizitza luze eta emankorra izan duela gogorarazten dio, eta esker onez oroitzeko gonbidapena egiten. Lainok zuhaitza bizirik mantentzeko bere modua aurkitzen du: hura apaindu eta maite izaten jarraitzea. Leire Iparragirreren ilustrazioak —kolore biziak, hondo zuriak eta teknika mistoak erabiliz— iradokitzaileak dira eta hausnarketa bideratzen dute.

Azkenik, QR baten bidez, ipuina Unai Zubeldiak kontatuta eta musikaz lagunduta entzuteko aukera eskaintzen da.


Prentsako aipamenak:

 


Amestoki goxoa