Izenburua: Amaren bila
Idazlea: Alaine Agirre
Ilustratzailea: Mar Ferrero
Argitaletxea: Elkar
Urtea: 2022
Orri kopurua: 34
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Amaren bila animalien ipuin ilustratua da, egitura errepikakorrarekin. Tonu naïf batean, helduaren babesetik urruntzeak sortzen duen beldurra eta autonomoki mundu berriak deskubritzeak pizten duen zirrarari buruz hitz egiten zaio irakurleari.
Untxi Ama eta Untxi Txiki basoaren bihotzean bizi dira, zulotxo batean.
Egun batez Untxi Ama jatekoaren bila abiatu zen, eta bitartean zulotxotik ez ateratzeko esan zion Untxi Txikiri. Agindutakoari men egin gabe, Untxi Txiki Zulotxotik ateratzen da, eta haize bolada batek handik urruntzen du. Amaren bila dabilen bitartean basoko txoko eta biztanleak ezagutzen ditu.
Orrialde bikoitz bakoitzak alde batean testua du, eta bestean ilustrazioa. Irudiak ez dira ezinbestekoak, nagusiki testuak dioena errepikatzen dute, baina keinu jostagarriak eskaintzen dituzte. Arkatz-margo eta collage teknika erabiliz eginak dira tonu apaletan.