Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ali, Eli, Oli lehian

Ilustratzailea: Karmele Gorroņo eta Irene Irureta Irrimarra

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2025

Bilduma: Paper txoriak, 7

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Bi untxi protagonista dituen ipuin bat da, eta ikasketa du helburu. Narrazioan zehar agertuko zaizkigu pertsonen arteko harremanekin zerikusia duten gaiak, esaterako: adiskidetasuna, gatazka, emozioak (amorrua, inbidia...) eta elkartasuna.

Ali eta Eli bi untxi-kume ahizpek eguna ahate bizilagunekin pasa behar dute. Bizilagunak ahate ama eta bere kumeak dira. Eguna elkarrekin lehian pasatzen dute untxiek eta ahate-kumeek, Ahate amak Ali eta Eli erreskatatu eta kume guztiei errieta egin ondoren, elkarrekin jolastea erabakitzen dute, liskarrik gabe. Handik aurrera, lehian ibili beharrean elkarrekin ondo pasatzea nahiago dute.

Ilustrazioak testuarekin bat datoz. Orrialde bikoteak osoki hartzen dituzte eta testua gainean dute idatzita, letra larriz eta estilo soil batekin.

Irudiak ikonikoak dira eta urmargoekin egindakoak dirudite. Askotan errealitatearekin bat ez datozen kolore oso biziak erabiltzen dira irudietan. Adibidez, belarrek edo landarediak berdekarak edota marroixkak izan beharrean, tonu more, urdin, gorriak ditu.


Ali, Eli, Oli lehian