Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Alepoko zazpi pediatrak

Idazlea: Javier Ignacio (Txabi) Arnal Gil , Edu Zelaieta Anta

Ilustratzailea: Raquel Samitier

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2025

Bilduma: Kuku, 65

Orri kopurua: 56

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Narrazio liburu honetan gerran hil ziren Alepoko pediatrei omenaldi fikzionatua egiten zaie.

Hamar ataletan banatuta dago liburua. Lehenengo bi atalak sarrerarena egiten dute. Ondorengo zazpi ataletako bakoitza pediatra bati dagokio, Kalila, Amani, Aida, Naouar, Abdel, Maira eta Mohammed, eta azken atala aurreko ipuinekin sortutako unibertsoaren sintesi modukoa da.

Pediatrei dagokien atalek antzeko egitura dute: mediku bakoitzak gerra egoeran haurrei laguntzeko ekintza fantastiko eta originalak burutzen dituzte.

Kalilak aterkiak ematen dizkie bonba eta misiletatik babesteko; Amanik, satorrekin duen harremanari esker, sator zuloa babesleku bezala erabiltzeko aukera eskaintzen die haurrei; Aidak zurezko zangoak erabiliko ditu bonbapoak ekidinez laranjak biltzeko haurrentzako; Naouarrek gerrako usaina ezabatuko duen xaboia eskainiko die haurrei; Abdelek musika tresnak eman eta musikaz alaituko ditu haurrak; Mairak herriko ispilu guztiak biltzen ditu, gerrako hegazkinak eguzki izpiekin itsutzeko eta, azkena, Mohammedek haur guztiak salbu izan daitezen Anisa ospitaleko traumatologoarekin bidaltzen ditu.

Atal bakoitzaren amaieran, ekintza esanguratsuaren ondoren, pediatra bera hil egiten dute, bonbek edo balek.

Ilustrazioek testuak dioena kontatzen dute.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Alepoko zazpi pediatrak