Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Albo ondorioak

Idazlea: Joćo Manuel Ribeiro

Ilustratzailea: Paulo Stocker (azaleko ilustrazioa)

Itzultzailea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2024

Bilduma: Ostiral saila

Orri kopurua: 79

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Liburua 60 poemaz osatua dago eta bi ataletan banatua: Etxeko txokoak eta Inplikazioen koadernoa.

Poema labur bezain zorrotzak biltzen ditu Joćo Manuel Ribeirok bertan. Eguneroko, eta, oro har, bizitzako gauza eta kontu txikiak dituzte oinarri, eta ustezko sinpletasunez jantziak, sakontasunez betetako hausnarketak dira haietako asko, buru-bihotzean iltzatuta geldituko zaizkigun eta pentsaraziko diguten dardo ttipiak.

Lehenbiziko atalean, etxea eta etxe inguruko natura ditu ardatz, eta bertako elementuak samurtasunari, askatasunari eta maitasunari buruz, besteak beste, hitz egiteko erabiltzen ditu.

Bigarren atalean, asko dira darabitzan gaiak: ametsak, pena, poztasuna, zoriontasuna…

Umoreak eta paradoxek toki nabarmena hartzen dute liburuan, eta marrazkiak, poemen itxurazko sinpletasun horrekin sintonian, benetan lagungarriak dira poemen ulermenerako.


Prentsako aipamenak:

 


Albo ondorioak