Izenburua: Aitonak utzi zidana
Idazlea: Glòria Granell Barberà
Ilustratzailea: Quim Torres
Itzultzailea: Iraitz Urkulo
Argitaletxea: Txalaparta
Urtea: 2022
Bilduma: TXO!
Orri kopurua: 32
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Album ilustratu hau tonu alaiko narrazio malenkoniatsua da, eta belaunaldien arteko erreleboa du gaitzat. Neskato baten oroitzapenak zahartzen ari den aitonarekin bizitako momentuekin eraikitzen dira eta hau, aitona, une batean desagertuko da. Ilustrazioak koloretako arkatzez eginak daude.
Aukeratutako koloreak eta marrazkien estetika, alaiak dira, argumentuak tristea badirudi ere. Aipatu ere, istorioa ulertzeko irudiak testuaren osagarri direla.
Azalak, atzeko-azalak eta babes-orriek istorioa laburtzen dute lau marrazki esanguratsurekin, berauetan aitonak gazteari bizipenezko itzal luzea uzten dio oinordetzan.