Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Aireratzeko prest

Idazlea: Cori Doerrfeld

Ilustratzailea: Cori Doerrfeld

Itzultzailea: Garazi Arrula Ruiz

Argitaletxea: Txalaparta

Urtea: 2024

Orri kopurua: 36

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Norberarengan sinestea eta konfiantza izatea ditu ardatz album honek, eta mezu argia helarazten du: geure ametsak jarraitzeko adorea izatea.

Ametsek paperezko hegazkin bat egin du eta aireratzeko prest dago, ilusioz beterik. Baina arranoa agertzen da lehenik, ohartaraziz ez dela hegaldatuko, handiagoa behar duela. Ametsek egokitu egiten du, baina papagaia dator hurrena: hegazkina ez da dotorea! Margotzen du orduan. Belatza, beltxarga, ostruka, pelikanoa... bata bestearen atzetik azaltzen dira hegazkina nolakoa izan behar duen esanez eta Ametsen ziurtasuna kolokan jarriz. Azkenean, hegazkina apurtu egiten da.

Orduan, Amets berriro hasten da, hutsetik. Hegazkin berria prest dagoenean, pinguino txiki bat agertzen da —oraingoan beste jarrera batekin: Ametsek egindako ahalegina goraipatuz. Azken orrialdean, elkarrekin ikusten dute hegazkina hegan, libre eta eder.

Testu laburra du, elkarrizketetan oinarritua, eta irudi xamurrek —fondo argiak eta konposizio garbiak erabiliz— emozioak eta istorioaren bilakaera islatzen dituzte. Amaierako tonu beroek istorioaren indarra azpimarratzen dute, eta babes-orriek ipuinaren muinari keinu egiten diote.


Prentsako aipamenak:

 


Aireratzeko prest