Izenburua: Agur, Puxika, agur!
Idazlea: Agara Loth-Ignaciuk
Ilustratzailea: Malgorzata Nowak
Itzultzailea: Izaskun Gracia Quintana
Argitaletxea: Alberdania- Ekaré
Urtea: 2024
Orri kopurua: 16
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Jakintza liburua den album honetan kartoi gogorreko 16 orrialdeetan zehar puxika hori baten ibilbidea jarraitzen du irakurleak, neskato batek eta haren katuak haien etxeko leihoan askatzen dutenetik espazioan galtzen den arte. Ilustrazioek zoom efektua egiten dute puxikak etxea, parkea, auzoa, hiria, herrialdea, kontinentea, Lurra eta azkenik kosmosa zeharkatzen dituen bitartean. Ibilbide zirkularra irudikatzen da, egunez hasi eta gauez bukatzen dena, leihoan hasi eta leihoan bukatzen dena, eta irakurlea etxetik kanpo hasieran eta etxe barruan bukaeran kokatzen duena.
Puxikak egiten duen bideari segika, testuak ilustrazioak aztertu eta ingurua deskubritzera gonbidatzen du irakurlea, irakurketa bera deskubrimendu-jolas bihurtuz.
Ilustrazioek nazioarteko hainbat sari eta aipamen jaso dituzte.