Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Agur karibu

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2025

Bilduma: Taupadak

Orri kopurua: 164

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Agur karibu protagonistaren begietatik kontatzen zaigun eleberri bat da, misteriozkoa, abentura bidaia bat duena oinarrian, eta hainbat gai sozialek zeharkatzen dutena. Istorioa 15 urteko Julen gaztearen bizipenetatik kontatzen zaigu: bere gogoeta, oroitzapen eta iritziaren jabe da irakurlea, amamak gaixotasun terminalaren berri ematen dionetik elkarrekin karibuen lurraldera bidaia zirraragarri bat egingo duten arte, gorabeherak lehengo pertsonan narratuz. Hainbat gai jorratuko dira zuzenean eta zeharka: amamaren gaixotasuna eta heriotza, maitasuna eta Julenek sentitzen duen erakarpen eta desira beste pertsona batzuekiko, eta gizakiaren “aurkikuntzek” eta ustiaketak Antartidako ekosistemetan eta bertako kulturan eragiten dituen kalteak.

“Bukaera” izenekoarekin hasi eta “Hasiera” izenekoarekin amaitzen da 23 kapitulutan banatutako eleberria. 5 eta 7 orri bitartekoak dira atal gehienak eta guztiek dute izenburua. Elkar argitaletxeko Taupadak bildumakoa izaki liburuak eskurako tamaina eta orriko hitz kopuru atseginak ditu. Kolore biziko ilustrazioak margotzen du azala nahiz kontrazala eta ez dugu beste irudirik topatuko liburuan zehar.

Bizitza eta heriotza. Hasierak eta amaierak. Bidaia eta heziketa. Norberaren bidea aurkitzeko ausardia. Benetan garrantzitsua denaren jakitun izatea. Natura eta ustiaketa. Familia biologikoa edo bidean osatzen dugun familia. Maitasunean lehen pausoak. Gai ugarirekin egingo du topo irakurleak testuan eta emango diote zer pentsatua.


Prentsako aipamenak:

Xabier Etxanizen kritika Argian


Agur karibu