Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Adimen Artifiziala denok ulertzeko moduan

Idazlea: Lorena Fernández Álvarez eta Pablo Garaizar Sagarminaga

Ilustratzailea: Denisse Beltrán

Itzultzailea: Amaia Apalauza Ollo

Argitaletxea: A fin de Cuentos Editorial

Urtea: 2024

Orri kopurua: 80

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Ilustrazio eta adibidez beteriko dibulgazioko liburu honek 6 atal ditu. Diseinuaren aldetik AA eta teknologiaren inguruko liburu batean espero ez daitezkeen moduko ilustrazioak aurki ditzakegu. Ez da inolako AArik erabili irudiak sortzeko. AAren funtzionamendua konplexua azaltzeko oso adibide sinple eta ulergarriak erabili dira eta ulermena ziurtatzeko, atal bakoitzean azaldutako ideia garrantzitsuenak negritaz idatzita edo laukitxoetan laburbilduta agertzen dira.

Helburu nagusia testua erraz ulertzea dela argi dago estiloari erreparatzen badiogu. Estilo zuzen eta  irakurlearekin komunikazioa bilatzen duena erabili dute autoreek, hainbat unetan irakurleari galderak, proposamenak eta gonbiteak eginez. 3. ataleko ideia konplexuak edo hausnarketa eskatzen dutenak azaltzen ditu baina orokorrean erraz ulertzeko moduko liburua da.


Prentsako aipamenak:

 


Adimen Artifiziala denok ulertzeko moduan