Izenburua: Abentura erraldoia. Salba dezagun kalejira
Idazlea: Gorka Bereziartua Mitxelena
Ilustratzailea: Adur Larrea Eguren
Argitaletxea: Argia
Urtea: 2024
Orri kopurua: 44
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Alajaineta herriko festen atarian ez dago inor erraldoiak kalejiran aterako dituenik. Izar, Etxahun eta Ainubi kezkatuta daude eta eginahalak egiten dituzte erraldoiak festetan herriko kaleetara atera daitezen: edabe magikoak, gurpilak erraldoien egituran… ez da nahikoa. Azkenean, haurrek gurasoak konbentzitzen dituzte, eta gurasoak dira erraldoiak dantzara ateratzen dituztenak. Istorioaren amaieran misterio bat agertzen da -erraldoi bat bakarrik dabil kalejiran, ez darama inor barrenean!-, eta erantzuna, agian, hurrengo liburu batean etor daitekeela iradokitzen du.
Komikiaren lengoaiako elementu batzuk erabili dira istorioa kontatzeko: elkarrizketa bokadilloak eta narratzailearen kaxak.
Ilustrazioek bi orrialdeak mukuru betetzen dituzte, eta testuak dioenaz haratago informazio gehiago ematen dute.
Tonu umoretsua nabarmena da kontakizun osoan zehar.