Izenburua: 72 egun eta soineko bat. Nelly Blyren mundu-bira
Idazlea: Pep Molist
Ilustratzailea: Ina Hristova
Itzultzailea: Itziar Diez de Ultzurrun
Argitaletxea: A fin de Cuentos Editorial
Urtea: 2024
Orri kopurua: 40
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Liburu hau, ilustratutako narrazio liburu biografikoa da. Nellie Blyren bizitzako pasarte bat kontatzen digu: kazetari honek 72 egunetan munduari bira eman zionekoa.
Gaia, 1889ko azaroan New Yorketik abiatu zeneko bidaiaren joan etorriak kontatzen dira testuan. Testua irudirik gane ulergarria da, baina erabili diren irudiak testuan esaten dena azpimarratzen badute ere, duten tamaina eta koloreengatik garrantzi handia daukate. Irudiek oinarrizko hori, gorri eta urdin koloreak gainezarriz lortzen dira, linograbaketan trikomiaren teknika erabiliz egin dira.