Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: 24 ordu espazioan

Idazlea: Rob Lloyd Jones

Ilustratzailea: Laurent Kling

Itzultzailea: Unai Brea

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Orri kopurua: 68

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Nazioarteko Espazio Estazioari buruzko jakintza komikia da. Testuak zein ilustrazioek tonu informala dute, lagunkoia.

Becky astronautaren eskutik, Nazioarteko Espazio Estazioan egun oso bat nolakoa den ikusteko aukera du irakurleak: nazioartekotasuna zertan den ezagutu, estazioaren funtzionamenduaren inguruko informazioa, astronauten eguneroko errutinak (loa, higienea, elikadura...), espazioan egiten diren esperimentuak eta horien aplikazioak, estaziora sartu-irtenak egiteko prozedurak...

Testu arina du eta ilustrazioen bitartez honen informazio osagarria jasotzen da. Komikien egituraz baliatu dira kontakizunari arintasuna eta freskotasuna emateko (bineta irekiak eta itxiak, kanpo eta barne binetak...).


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


24 ordu espazioan