Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: 11 bitxilore

Itzultzailea: Aitor Arana

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2025

Bilduma: Ameslari, 34

Orri kopurua: 176

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Eleberri soziala dugu, 2009ko martxoak 11ko Madrilgo Atocha geltokiko egiazko gertakarian oinarritzen dena. Gai ezberdinak ukitzen ditu, hala nola, galera eta doluaren prozesu terapeutikoa. Horrekin hertsiki loturik, egia jakiteko dugun beharrak zeharkatzen du narrazioa; 15 urteko Hugo gazteak lehenengo pertsonan kontatuko digu 11 urtez bere mundutik desagertuta izan duen aitari buruz ezer ez jakiteak eragiten dion ondoeza, eta bere eskutik biziko dugu egia jakiteko egiten duen ikerketa bidea.

Azalean, 11 bitxilore ikus ditzakegu erloju bat irudikatuz, eta eleberria irakurri ahala ulertuko dugu bitxiloreek eta erlojuak sinbolizatzen dutena: elkarrekin igaro gabeko Hugoren urtebetetze kopurua. Irudi sinbolikoa da, eleberrian agertzen diren memoria, dolu eta bilaketa pertsonalaren gaiekin bat egiten duena.

Barneko edukiari dagokionez, liburua 43 kapitulu motzetan banatuta dago. Kapitulu bakoitza zenbaki bidez adierazita dago. Ez du ilustraziorik.

Liburuaren amaieran egilearen ohar bat dago. Bertan eleberria jaio zeneko testuingurua azaltzen du: M-11ren ondoren galera eta memoriari buruz hausnartzeko beharra. Gainera, eskerrak eman dizkie ikerketan eta idazketan lagundu zutenei, adituei, senideei eta lagunei. 

Landutako gai nagusiak honako hauek dira: identitate-bilaketa, familia-sekretuak eta galeraren aurreko dolua, bai maila intimoan, bai M-11ko atentatuaren osteko kolektiboan. Eleberriak erresilientzia, adiskidetasunaren eta babes emozionalaren garrantzia eta familia-aniztasuna ere jorratzen ditu, eta gogoeta egitera gonbidatzen du pertsonek nola aurre egiten dioten minari eta nola berreraikitzen duten bizitza ziurgabetasunaren erdian.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


11 bitxilore