Izenburua: Zurtz
Idazleak: Yolanda Arrieta MalaxetxebarriaArgitaletxea: Denonartean
Urtea: 2025
Orri kopurua: 145
Adina: 12tik gora
Laburpena:
Zurtz eleberria eleberri soziala da, eta “zurtz” izateko moduak ditu gai nagusitzat. Istorioa Kattik kontatzen digu, 12 urteko neskatoak. Katti zurtz sentitzen da familian, eta Gari, Kattiren aitonaren anaia bikia, azaltzearekin galderak pilatuko zaizkio. Kattik ez du bere adinkideekin bat egiten, adimen bizikoa da, eta hausnarketa sakonak egingo ditu familia-harremanen inguruan.
Eleberria 15 atal motzetan banatuta dago, denek dute izenburua eta horietako bost familiako kideen izena dute.
Hizkuntzarekin asko jolasten du eta nahiko poetikoa da kapitulu batzuetan. Jolas horiek guztiak letra etzanez egiten ditu eta kapituluek aurrera egin ahala hitz hauek gero eta gehiago lotzen ditu.
Liburu introspektibo honetan elkarrengandik gertu, baina egunerokoan urrun sentitzen diren pertsonen berri dugu. Denek adierazten dute kezka familia ondo eta pozik egon dadin, baina harreman zuzena izatearen garrantzia azpimarratzen da bakarde sensatzioa ekiditeko.