Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zerria

Idazlea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Ilustratzailea: Antton Olariaga Aranburu

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2022

Bilduma: Bioleta Saila

Orri kopurua: 84

Adina: 16tik gora


Laburpena:

Hiru zatitan garatzen den eleberritxoa da.

Tsanfleuron glaziarrean gorpu batzuk topatzen dituzte. Ziztu-bizian joaten da protagonista eta, gorpuekin batera (bi pertsona eta hartz bat), liburuxka bat aurkitzen dute: Duvoisinek euskarara ekarri zuen ebanjelioa. Irakurtzen hasi eta zenbait hitz azpimarratuta dituela ikusiko du. Mezu sekreturen bat delakoan, bere lagun den Pettan euskaldunari laguntza eskatzen dio.

Pettanek mezu sekretua infantizidio bati buruz ari dela ulertzen du. Hunkituta, leku batera eta bestera jotzen dute, infantizidioaren eta gorpuen istorioa jakin nahian. Horrela, Haraneko elizako apaiza den Junes Casenaverekin hitz egiten dute. Ondoren, XIX. mende bukaerako artikulu bat eta zirku bati buruzko (La Troupe Francesca) liburu bat irakurtzen dituzte eta, azkenean egia lazgarria topatuko dute: nola hil zen umea, nork hil zuen eta zer gertatu zen gero (zer egin zuten gurasoek, norenak diren gorpuak, zer egiten zuten mendi horretan, hiltzailearekin eta umearen gorpuarekin zer gertatu zen eta abar).


Zerria