Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Xivaren malkoak

Idazleak: Joxemari Iturralde , Cesar Mallorquí

Ilustratzailea: Paco Giménez

Itzultzailea: Irene Aldasoro

Argitaletxea: Giltza

Urtea: 2002

Bilduma: Periskopioa

Orri kopurua: 230


Laburpena:

Behin batean, aspaldi, fantasma bat ikusi nuen. Bai, espektro bat, agerpen bat, espiritu bat; nahi duzun bezala esan; kontua da ikusi egin nuela. Gizakia Ilargira iritsi zen urtean izan zen eta, une batzuetan beldurra pasatu banuen ere –beldur handia, egia esan–, istorio hau ez da beldurrezkoa esaten zaien horietakoa. Enigma bat izan zen guzti horren jatorria: zazpi hamarkadatan galdurik egondako gauza oso baliotsu baten misterioa.


Prentsako aipamenak:


- Manu Lopez Gaseni, Behinola 9.zenbakia 2003ko azaroa Iniziazio fantastikoa

Iazkoan Edebé nobela sarian irabazle suertaturiko eleberri honek gazteen artean arrakastatsua izateko osagai guztiak ditu. Izan ere, Mallorquí idazle bartzelonarra eskaermentu handiko idazlea da, gazteentzat zein helduentzat idazten duela.

Hirurogeita bederatzigarren urtea da, Apolo XI ilargira iritsi eta gizakia lehen aldiz hango lurra zapaltzear zegoela; Javier 15 urteko protagonista madrildarra Santenderrera bidali dute hango senitartekoekin uda pasatzera, aitaren gaixotasun kutsakorra dela eta. Hango familia gainbehera etorritako XIX. mendeko aberatsen leinukoa da, eta dituen bitxitasun guztien artean bat da bitxiena: lau alaba dituzte, Rosa, Margarita, Violeta eta Azucena, zein baino zein bereziagoak. Oso giro egokia Javier bere oskoletik ateratzen hasteko, hain gustuko dituen zientzia fikziozko irakurketak pixkanaka atzean utziz. Areago, tartean fantasma bat baldin badago! Kasualitatez, bestalde, Javierren adin bereko ahizpa ere, Violeta, oso literaturzalea da, eta bien arteko elkarrizketak testuartekotasun ugariren aitzakia dira. Oro har, eleberriak etxetzarren eta goi-burgesen mundu helduezin batera darama irakurlea.

Ikuspuntuari dagokionez, istorioa Javierrek berak kontatzen du gaur eguneko ikuspegiarekin, helduaren begiradarekin. Baina gauzak hainbeste aldatu dira oso urte gutxitan! Perspektiba atzeratu horrek zenbait anakronismo eragiten ditu, istorioaren garaia narrazioaren garaiarekin nahastetik eratorriak. Esaterako, 162.orrialdeko komentarioa: "Gero konturatu nintzen (Gabrielek) batzuetan totelka egiten zuela hizketarakoan, hitzak trabatuko balitzaizkio bezala. Nesken bihotza samurtzen duen tik tipikoa, pentsatu nuen". Azken pentsamendu hori berrogeita zortzi urteko narratzaileari dagokio, noski, eta ez hamabost urteko eskarmentu gutxiko protagonistari.

Irene Aldasoren itzulpenaren bermearekin dator liburua, eta itzultzaileak ez dio erantzunkizunari iskin egin: oro har, oso ondo islatuta daude garai hartako giroa eta hizkuntza ohiturak.


Xivaren malkoak