Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Urtebetetze zalapartatsua

Idazleak: Paddy Rekalde

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2025

Bilduma: Zirimiri bilduma

Orri kopurua: 24

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Helduek haurrengan jartzen ditugun espektatiben istorioa da.

Anartzen urtebetetze festan kandelak itzali ondoren, opariak jasotzeko ordua iritsi da, eta norberarentzako nahiko luketena oparitzen diote familiako kideek. Opariak ematerakoan Anartz handitan zer izatea nahiko luketen azaltzen hasten dira: aitonak pilotari izan dadin nahi du; aitak, futbolari famatu; amak, aktore; arrebak, influencer; anaiak, kantari; eta amonak, sukaldari. Baina Anartzek garbi dauka berak astronauta izan nahi duela. Hitz horiek esanda, etxetik irten da, guztiak aho bete hortz utzita. Atzeko patioan, Anartzek, gurdi zahar batekin egindako espazio-ontzira igo eta Bala bere txakurraren konpainian, begiak itxi eta espaziora bidaiatzen du irudimenarekin. Gaur astronauta izango da, eta bihar, auskalo!

Ilustrazioei kolorea, mugimendua, zalaparta eta bizitasuna darie.


Urtebetetze zalapartatsua