Izenburua: Txikiak baina bixkorrak
Idazleak: Iñaki Zubeldia Otegi , Jose Mari SatrustegiIlustratzailea: Maite Gaztelumendi
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2003
Bilduma: Matxinsalto bilduma
Orri kopurua: 80
Laburpena:
Donostiako Alde Zaharrean bizi ziren galtzagorrien bizimodua ezagutu nahi al duzu? Egireun, galtzagorri gazteak kontatzen ditu hemen bere kideen abenturak, jolasak, ohiturak… Ba al zenekien izaki txiki hauek lan asko egiteaz gain jolasak, lo ugari, eguneroko bainua… behar izaten zituztela? Irakurtzen baduzu, hori dena eta gauza gehiago ere jakingo duzu.