Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Txibiribi bonbon

Idazlea: Anjel Lertxundi Esnal

Ilustratzailea: Jesús Lucas Erro

Argitaletxea: Erein

Urtea: 1979

Bilduma: Irakur, 0

Orri kopurua: 64

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Eskolarako prestatutako kanta eta mikroipuin bilduma da. Proposamena tradizioko eta asmatutako aleekin osatuta dago. Testuinguru neutroan garatzen dira, baserriko giroa tartekatzen bada ere kaletarragoak direnekin. Pentsatzekoa da iraganeko hariari jarraiki irun nahi izan direla proposamen berriak. Egiletza Lertxundirena eta Kortadirena bada ere, “gidari” (laguntzaile? Aholkulari?) izan dituzte Mari Karmen Garmendia, Lontxo Oiartzabal eta Jesus Lucas.

Irakurle hasiberriei eskainita datorrelarik ez da harritzekoa barruan topatzen ditugun letra tamaina handia eta testuen laburtasuna.

Testu gordinak dira, testuinguru gabeak, ilustrazioen jantzi hutsarekin. Esaldi solteen kateamenduan oinarritzen dira, errimarekin guztietan, doinuarekin hainbatetan. Garaiko giro literarioari jarraiki, akaso, estetikoki kutsu naifekoak dira, helduen testuingurutik aparteko haurren unibertso batean kokatuta daude, eta zoriontasunezko giroa sustatu nahi dute.

Tradizioko piezak bederatzi dira, gainerakoekin hogeita zortziko sorta osatu da.

“Hilargi amandrea”, “Maritxu beritxu”, “Arre, arre, mandako”, “Txor, txor”, “Honek arrautza”, “Isil-isilik dago”, “Maritxu, nora zoaz”, “Eguzki amandrea”, “Arrea, arre, astotxoa”, “

Tradizioko testuekin jolasean osatu da testu berrietakoren bat: “Donostiako hiru damatxo// hirurak gona gorriak.// Donostiako hiru gizontxo// hirurak txapel handiak.” (18 orr.). “Basoko halako// etxera etorriko.// Neretzat, zuretzat,// zaldia ekarriko.”.

Edorta Kortadiren ilustrazioak, batik bat, testuen testuinguru fisikoa ezartzen dute (non, nork, nola) eta tonu alaia azpimarratzen dute, ekarpen nabarmenak eginez. Ikus, esaterako 30-31 orrialdeak.


Prentsako aipamenak:

 


Txibiribi bonbon