Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Sorginkerien liburua

Idazlea: Aingeru Epaltza Ruiz de Alda

Ilustratzailea: Basurde eta Asisko Urmeneta

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 1998

Bilduma: Tamaina ttikia

Orri kopurua: 85


Laburpena:
Katalin Aste Santuko oporrak pasatzen ari da bere familiarekin. Non eta "Joanabeltzenean", mendi artean dagoen baserri zahar-zahar batean. Aita-amak pozik daude toki horretan, baita anaia gazteagoa ere. Aldiz, Katalinek bere oporretarako amesten zuen tokiarekin ikusteko gutxi du mendizulo horrek. Aspertzera etsia, hirurehun urte lehenagoko istorio batek eta liburu baten agerpenak uste ez bezelako oporrak ekarriko dizkiote.


Prentsako aipamenak:

- Javier Rojo, El Correo 199ko martxoaren 17a, Sorgin-istorioa

Aingeru Epaltzak berriro ekin dio haur-literatura idazteari ipuin honekin. Aste Santuko oporraldiak pasatzeko gurasoak eta seme-alabak mendialdeko etxe batera joan dira. Hasieran, alabari ideia hori ez zaio gehiegi gustatu (honek nahiago Kataluniako jolas-parkera joan) baina azkenean etsitu behar. Oporraldi horiek igarotzeko alokatu duten etxea misterioz inguraturik agertzen da, sorginen istorio batekin nahasita. Epaltzaren liburu honek dituen alderdirik interesgarrienetako bat ahozko literaturatik hurbil egotea da, nire ustez. Bi aldetatik gainera: batetik, ipuina ozen irakur liteke, erabiltzen duen hizkera ahozko ipuinaren antzeko baita. Bestetik, ahozko tradiziotik hartutako istorioak (hala dirudite behintzat) sartu ditu kontakizun nagusiaren harian. Narrazioa, bestaldetik, errealitatearen eta fantasiaren arteko oreka gaitzean (familia baten oporraldien errealitatea, sorginen istorioaren fantasia) mugitzen da, kontakizunak aurrera egin ahala, bigarren osagaia nagusituko delarik. Azken parte horretan laster amaitu nahi edo sumatu dut. Baina helduak antzema diezaiokeen ustezko akats hori agian ez iruditu horrela haurrari, azken finean hau baita liburu honen hartzailea, eta sorginen istorioekin gozatuko du.
- Patxi Zubizarreta, CLIJ enero de 1999 Aingeru Epaltza es conocido sobre todo por sus novelas para adultos, pero hace cuatro años, el autor se estrenó con éxito en la LIJ con una novela para jóvenes (Lur Zabaletan/Vastas tierras). Ahora vuelve a sorprendernos con un atractivo cuento: "Sorginkerien liburua/El libro de las brujerías. Se trata de un relato moderno, en cuanto a planteamiento y estilo, pero que actualiza distintos aspectos de la tradición oral, más concretamente el tema de la brujería (muy apropiado dada la procedencia navarra del autor...).

En esta breve narración, en la que se conjugan el ordenador con la fantasía, se nos cuentan las aventuras de Kattalin y Garazi, dos aprendices de brujas, durante las vacaciones de Pascua en una casona embrujada. Allí encontrarán un manual de brujería ( en ocasiones nos recuerda el "Manuel de la bruja", de Malcolm Bird), que será el que impulse la acción y el que provoque que su estancia allí no sea de ningun modo aburrida, en contra de lo que se esperaban. Por último, no podemos dejar de mencionar la original idea de incorporar a la edición unos curiosos dibujos de Julio Caro Baroja (experto también en brujería), ni las siempre sugerentes ilustraciones de Asisko Urmeneta.


Sorginkerien liburua