Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Pupi eta dinosauroen elkartea

Idazleak: Mariasun Landa Etxebeste , María Menéndez-Ponte

Ilustratzailea: Javier Andrada

Argitaletxea: Ikasmina

Urtea: 2011

Orri kopurua: 60

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin ilustratuen bilduma. Haurren harreman eta portaerak aztertzen dira eta ereduak proposatzen.
Liburu honetan Natxok dinosauroen elkarte bat osatzea erabakiko du, eta elkartean onartuak izateko gauza gogoangarri bat egitea eskatuko die lagun guztiei. Neska-mutil taldeko batzuk, lortuko dute elkartean onartuak izatea. Pupi larrituko da eta patataz egindako dinosauro batzuen irudiak egingo ditu (nahiko lan izango du Pupi gizajoak). Lagunek ez dituzte aintzakotzat hartuko Pupiren irudiak (batez ere Koke izeneko mutil batek), orduan Pupik bere antenak mugituko ditu, eta patataz egindako dinosauroak ikaragarri hazi eta bizia hartuko dute. Lagunak liluratuta geldituko dira eta elkartean onartuko dute.
Ilustrazioek orri osoak hartzen dituzte eta testua ilustrazioetan integratzen dira. Kolore beroak eta marrazki definituak erabiltzen du marrazkilariak, aire errealista baten arabera.
 


Pupi eta dinosauroen elkartea