Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Puka, erleak eta traktorea

Idazlea: Mitxelena, Jokin

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2015

Bilduma: Xaguxar, 208

Orri kopurua: 65

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Narrazio honetan familia batek baserrira egiten duen egun-pasako bisita kontatzen du, txakur baten ikuspuntutik. Gaia familia izan daiteke, aiton-amonei bisita, hauekin ondo pasatzea, eta, aldi berean, txakur baten ikuspuntutik pertsonen jokaerak kontatzea.

Puka txakurra bere jabeekin aiton amonen baserrira doa, eta bertan familia handia bilduko da. Puka usaimenaz baliatzen da pertsona bakoitza nolakoa den deskribatzeko: Marina Mostaza, Nora Ketchup, Kepa Piper... 12 iloba biltzen dira aiton-amonen etxean. Bazkalostean helduak paseatzera doaz, aitonak traktorea atera eta 12 haurrak eta Puka gurdian eramaten ditu mendian gora. Pukari ez zaio gehiegi gustatzen traktorean bidaiatzea, gurditik salto egin, mendian lasterka jo, erlauntza bat ikusi, eta erleengandik ihes egiteko komeriak ikusiko ditu. Bitartean aitonak eta ilobek...

Ilustrazioak detaile handikoak dira, kolore berde, gorri eta horiak nagusi dituztela. Ilustrazio ugari dago, batzuetan orrialde bikoitzak hartzen dituzte, eta testuak kontatzen duena irudikatzen dute.


Puka, erleak eta traktorea