Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Paper-txoria

Idazlea: Xabier Olaso Bengoa

Ilustratzailea: Oscar Villán

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2015

Bilduma: Ilargian kulunkantari

Orri kopurua: 14

Adina: 0tik gora


Laburpena:

Poesia liburu txiki eta gogorra. Hizki larriz idatzia. Errepikapenez baliatzen da erritmoa lortzeko. Batik bat haur txikien gozagarria eta jostagarria, doinua jarriz gero, edo grazia pixka batekin errepikatuz gero.

Paper-txori bat agertzen da orrialde bakoitietan eta orrialde bikoitietan elementuak gehitzen doaz mahai gainean. Ia konturatu gabe mikro-ipuin bat gertatzen da orrialde bikoitietan, mahaian elementuak gehitzean, azken orrialdean paper txoriak gonbidatu bat duelako.

Marrazkia eta collagea (paper-txoriak) konbinatu dira ilustrazioan.

Ilustrazioak xume eta erraz ikustekoak dira.

 

Liburu hau irakurri, deklamatu, kantatu edo/eta antzezteko adibidea duzue jarraian:

 


Paper-txoria