Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ortziko koloreak

Idazlea: Antton Kazabon Amigorena

Ilustratzailea: Enrique Morente

Argitaletxea: Gero-Mensajero

Urtea: 2009

Bilduma: Alboka

Orri kopurua: 30

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Album ilustratu koloretsu honetan zeruko hodeiak dira protagonista: Ortzi zabalean mota askotako hodeiak daude eta aspaldidanik Euritarrak, Zapar buruzagia buru, eta Eguzkitarrak, Oskarbi buruzagia buru, elkarrekin borrokan dabiltza, zeruko giroaz nor jabetuko. Horrela, gerra aurrera doala, ilargiak, hodei gorriak eta euren buruzagi Oskorrik eta gerran dabiltzanen hodei kumeak tarteko, borrokari halanolako konponbidea aurkituko dute denen artean, “Arrats gorri, goizeko eguzki. Goiz gorri, arratseko euri” esaeraren bidetik.

Orrialdeak oso koloretsuak dira, protagonisten ezaugarriak eta egoerak koloreen bidez nabarmentzen dira eta marrazkiek orri osoak hartzen dituzte.


Ortziko koloreak