Izenburua: Oroitzapen eder bat
Idazlea: Arrate Egaņa Gimenez
Ilustratzailea: Marimar Agirre
Argitaletxea: Erein
Urtea: 2024
Bilduma: Sasi guztien gainetik, 27
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Kontakizun labur honetako protagonista Motx izeneko pailazoa da, bere amonarekin eta Txintxo izeneko txakurrarekin bizi dena. Egun batean, leihotik kanpora begira dagoela, lagun min zen Martintxoren oroimenez landatutako zuhaitzari erreparatzen dio, eta hura gogora ekartzen du. Amonak azaltzen dio zuhaitza landatzea oroitzapenak bizirik mantentzeko modua dela, eta horrek bultzatuta, Motx-ek Martintxorekin bizi izandako abentura bat ekartzen du gogora.
Kontakizunean heriotza da ardatz nagusia, eta oroimenaren bidez galerei aurre egiteko proposamena egiten da. Ilustrazioek protagonismo handia dute eta kolore biziak erabiltzen dituzte. Estiloan, irudiak zahar giroko panpinen antza dute, espresibotasun berezia duten aurpegiekin.