Izenburua:
Nora hoa xirimola?
Idazleak:
Mariasun Landa Etxebeste
,
Asisko Urmeneta eta Pernan Goñi
Ilustratzailea:
Marko Arnspach-Asisko Urmeneta
Argitaletxea:
Desclee
Urtea:
2001
Bilduma:
Album Ilustratua
Orri kopurua:
32
Laburpena:
Bilboko Desclée argitaletxeak haur sail berria sortu du. Baziren urteak haurrentzat zuzenduriko sail berriarren beharra sentitu genuela. Horrela hasi ginen haur sail baten eratzeko bilduma zehatz bat disenatzen. Sail horretako liburuen behar handia hautematen da: gurasoek haurrekin batera gozatzea da helburua. Aisialdirako albumak dira, haurren eta gurasoen plazerrerako eginak.
Albuma tamaina aski handikoa da eta biziki koloretsua, kartoizko azalduna eta kalitate handiko paperarekin.
Hiru hizkuntzetan plazaratu dira albumak: euskara, katalana eta gaztelera. Bilduma honetako helburuetariko bat bertoko idazle eta marrazkilarien lanak kanpora hedatzea da.
Prentsako aipamenak:
- Mondragon Unibertsitateak argitaratua Hezurdura bati "xirimolak" (bizitzak, izpirituak) ihes egin dio eta bere atzean ibiliko da harrapatu nahian. Bere bidean xirimola jostalariak ukitzen dituen naturako elementuak berpiztu egiten dira: arrautza bat ukitu ondoren txita agertuko da, belardia ukitu ondoren liliak loratuko dira... Xardina zaharra, berriz, lehen bezala geratuko da. Orduan xardinak hezurdurari azalduko dio ezin dela piztu hilik dagoelako. Hezurdura eta xardina zaharra lagunak egingo dira eta poz-pozik xirimolaren atzean jarraituko dute. Hona hemen istorioa. Ipuina esaldi gutxirekin azaltzen da; bertan aurkituko dugun hizkuntza bizi-bizia da eta poesiaz eta umoreaz tindatuta dago, testuaren idazleari ederto dagokion bezala.
Era berezia da, azken finean, ume txikiei heriotzaz hitz egiteko, ipuinetan hain gutxi agertzen den gaia bera, eta eguneroko bizitzan txikiekin hain gutxitan tratatzen dena. Modu ludikoan ikusiko dute zer dagoen bizirik (non izan dezakeen eragina "xirimolak") eta zer dagoen hilik (eta betirako).
Testua bezain biziak eta umoretsuak dira Pernan eta Asiskoren ilustrazioak. Marra lodiko eta detaile gutxiko marrazki horietaz esan dezakegu benetan originalak direla, kolore zoragarri eta elektrikoez hornituak. Primeran konbinatzen dute esaldiekin. Lorpen horrekin batera ondo lortutako gertakarien erritmoa azpimarratu behar da.
Plazer handia, benetan, batere konbentzionala ez dena gustuko duen edozein irakurleentzat, edozein adinekoa dela ere.