Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Non gogoa...

Idazlea: Javier Mina

Ilustratzailea: Pedro OsÚs Navaz

Itzultzailea: Josu Jimenez Maia

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2022

Orri kopurua: 64

Adina: 16tik gora


Laburpena:

Mendigoizaletasunari buruzko komikia da. Oinarri historikoa duten bederatzi istorioz osatua dago. Protagonistak Euskal Herriko eta mundu mailako alpinistak dira. Kontakizun guztiek suspense ukitua dute, jakin-mina pizten dute eta hil ala biziko abenturatan kokatzen gaituzte. Bederatzi istorio hauetan mendi bat eta pertsona talde bat agertuko dira; muturreko egoerak ekaitz, izozte, behe-laino edota istripuen harira, eta mendizale hauek egoera horietan dituzten gogoeta, desira eta elkarrizketak ezagutuko ditugu.

Zortzi bineta ala gutxiago baliatzen ditu orrialde bakoitzean, eta era orekatuan agertzen dira narratzailearen testuak zein elkarrizketa eta pentsamendu globoak. Istorio bakoitzak paisaiaren araberako kolore paleta erabiltzen du, eta hauetako bat txuri-beltzean egina dago, ordenagailuzko ukitu gehiagorekin. Bada beste istorio bat ere binetak orrialde osoak eta bi orrialdeak erabiltzen dituena. Istorio bakoitzak bere ezaugarriak ditu ilustrazioei dagokienean, baina oro har akuarelez eta arkatzez eginak dira.


Non gogoa...