Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Niri ez zaizkit liburuak gustatzen!

Idazleak: Juan Luis Mugertza Unanue , Joan Portell Rifá

Ilustratzailea: Oriol Hernández

Itzultzailea: Rosetta testu zerbitzuak

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2010

Bilduma: Matriuska

Orri kopurua: 60

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Narrazio honetako protagonistari irakurtzea ez zaio bat ere gustatzen baina bere etxean, liburuak besterik ez dizkiote oparitzen: ama irakaslea, aita idazle ospetsua, eta aitona-amonak liburu-dendadunak izanik. Joani lagunekin futbolean aritzea gustatzen zaio gehien, eta halako batean, libururik gehiago ez irakurtzea erabakiko du.

Egun batean, auzokoen ume txikia zaintzea suertatzen zaio, eta haren negarrak isiltzeko ipuinak irakurtzen hasiko zaio. Hortik aurrera neska bat bereganatzeko ere liburuez baliatu behar izango du, eta irakurtzeari buruz duen iritzia pixkanaka aldatuko zaio.

Ilustrazioek oso ondo islatzen dute Joanen mundua eta honen bilakaera, mugimendua eta kolorearen trataeraren bitartez.


Niri ez zaizkit liburuak gustatzen!