Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Munduko zazpi herrialdeko ipuinak

Idazlea: Joseba Sarrionandia

Ilustratzailea: Pedro OsÚs Navaz

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2008

Orri kopurua: 94

Adina: 10tik gora


Laburpena:
Joseba Sarrionandiak munduko zazpi herrialdetan belaunaldiz belaunaldi eta ahoz aho kontatzen diren zazpi istorio bildu eta liburu honetan euskaraz eskaintzen ditu. Istorio bakoitzak lurralde bakoitzari dagokion bitxikeriak kontatzen ditu. Kondaira herrikoiak dira, tradiziozko istorio arruntak, hartu eta gaur egungo irakurleentzako moldapen egokituak. Hala ere, dotorezia nagusitzen da bai kontatzeko moduan, baita erabilitako hitz gozo eta hautatuetan ere. Liburuak kulturen arteko zubia proposatzen du Cabo Verde, Aljeria, Japon, Hego eta Ipar Euskal Herria, Ipar poloa eta Ekuadorretik jasotako istorioekin. Kontakizunak atseginak dira gaztetxoen artean beste kulturak ezagutzeko eta horien artekotasuna lantzeko. Liburua aproposa da norberak irakurtzeko, baita ahoz gora kontatzeko ere. Pamiela argitaletxeak, ohi duen modura, indar berezia jarri du liburuaren maketazioan. Ilustrazioak bereziak eta politak dira, akuarela teknikaz egindakoak..


Munduko zazpi herrialdeko ipuinak