Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Motoa

Idazlea: Juan Kruz Igerabide Sarasola

Argitaletxea: Alberdania

Urtea: 2012

Bilduma: Ostiral saila; 41

Orri kopurua: 100

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Liburu hau laburra da, di-da batean irakurtzeko modukoa. Hausnarketa eragiten duen liburua da.


Hona hemen argumentua: Igor mutiko oso lotsatia da, motoa gidatzeko trebetasun handikoa, nahiz eta beso bat erdi maingua izan. Alboko bizilagunaz gain ez du aparteko lagunik. Egun batean, biak motoan doazela, institutuko neska bat agertuko zaie laguntza eske. Lagundu ondoren, laguntza eskertzeko, haren lagunartera gonbidatuko du. Neskaz maiteminduko da eta, nahiz eta haren lagunartea ez izan gustuko, behin eta berriro joango da haren lagunartera. Ondorioz, bere jarrera aldatu egingo da etxean eta eskolan. Alkohola eta droga mundua izango ditu eskura, eta itxura eta errealitatea, askotan, ez datozela bat ikasiko du.


Oro har, gertagarria dela esan daiteke, pasarte bat izan ezik, hain zuzen ere, droga trafikoaren nondik norakoak argitzeko bizilagunen familiak parte hartzen duen pasartea.

Egitura biribila du, 3 ataletan banatua. Hizkera txukuna, adinari dagokiona eta naturala.
Narratzailea orojakilea da. Pertsonaiak ongi definituak daude, bai fisikoki eta bai psikologikoki ere, eta enpatia sortzen dute.


Prentsako aipamenak:

Saioa Ruizen kritika Argian

Xabier Etxanizen kritika Garan


Motoa