Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Moko txiki

Idazlea: Leire Bilbao Barruetabeña

Ilustratzailea: Maite Mutuberria

Argitaletxea: Pamiela

Urtea: 2017

Orri kopurua: 28

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratua, alegia baten tankeran eraikia. Identitatea ardatz duen istorioa azaltzen zaigu, konfort-guneak nortasunarekin talka egiten duenean zer gertatzen den erakusten digu, eta batik bat, norbere nolakotasunak zaintzea aldarrikatzen du. Istorioa alegi eran ematen denez, gure errealitateko alor askorekin pareka daiteke, metafora bidez.

Hipopotamo baten gainean bizi den Moko txiki txoritxoa da protagonista. Handiaren babesean, handiarekin sinbiosian, elkarri lagunduz, ederki bizi dira. Behin, ordea, hipopotamoaren lagunek barre egiten diote Moko txikiri, bere hitz egiteko moduarengatik, hipopotamoaren indarrik ez duen orroa egiteko ohitura duelako. Triste eta goibel dagoela inguruan duenari erreparatzen dio, eta txorien kantua aditzen du...

Halako istorio metaforiko batek ohi duen moduan, hizkuntza poetikoa nagusitzen da album honetan.

Ilustrazioak aparteko lana suposatzen dute album honetan, testuaren interpretazio edota berresate bat dira, diskurtsoa berdin garatzen baita testuz zein irudiz. Testuak bezainbat jolas narratibo dute ilustrazioek, irakurlearen interpretazioaren esku geratzen direnak.


Prentsako aipamenak:

 Lore Agirrezabalen kritika Garan


Moko txiki