Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Miraren mendekua

Idazlea: Nerea Loiola Pikaza

Ilustratzailea: Ivan Landa

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2024

Bilduma: Eskapu txiki, 1

Orri kopurua: 90

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Abentura eta misterioz beteriko jolas-nobela interaktiboa da, non irakurleak istorioaren norabidea erabakitzeko aukera duen. Aldi berean, ihes-jolasa ere bada, eta bidea aurkitzeko zenbait enigma gainditu beharko dira. Gai nagusiak adiskidetasuna, traizioa eta mendekua dira, eta irakurleak haur protagonistaren rola hartzen du hasieratik, kontakizunean guztiz murgilduz.

Istorioak aukera puntu ezberdinak ditu, eta bide bakoitzak amaiera edo beste bide batera eramaten du. Horrela, irakurleak urratsez urrats deskubrituko du protagonistaren atzetik dabilen pertsonaia Mira dela, Andu aitonaren lagun ohia, aspaldiko troll bat, mendeku bila itzulia.

Ilustrazioak ugariak eta koloretsuak dira eta istorioaren ulermena laguntzeko pentsatuak daude. Protagonistaren eskuak bakarrik agertzeak irakurlea erraz txertatzen du istorioan. Elementu grafikoek atal bakoitza bereizten dute eta jolasa osatzen laguntzen dute.


Prentsako aipamenak:

 


Miraren mendekua