Izenburua: Mater Zetazeoak
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: 1545
Urtea: 2025
Orri kopurua: 42
Adina: 6tik gora
Laburpena:
Liburu hau, Mater Ontzi Museo Ekoaktiboaren proiektua da, ingurumenaren zaintzaren dibulgazioari bideratua. Hala, kontzeptu asko erabiltzen dira itsas mundua ezagutarazteko, esaterako itsasontzien parteak, leku izenak, neurriak, arrain motak… Testuingurua emateko, ipuin bat kontatzen da.
Istorioan itsaso zabalera doaz haur talde bat, kapitaina eta bi hezitzaile baleak ikusteko helburuz. Bidean plastiko mordo batekin topo egiten dute. Ahal duten plastiko guztia bildu, eta bueltan itzultzen dira portura.
Liburuak hitz egiten digu itsasoaren zaintzaz, kontaminazioaz, mikroplastikoen arriskuaz, birziklapenaz eta gozamenaz.
Ilustrazio koloretsuak eta jostariak dira, istorioari bizitasuna eta mugimendua ematen diotenak. Formatu etzana izateak itsasoaren handitasuna irudikatzen laguntzen du, irudiek zabalero handia hartzen baitute.