Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Mater itsasontzia

Ilustratzailea: Jokin Mitxelena

Argitaletxea: 1545

Urtea: 2025

Orri kopurua: 52

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Ipuin dibulgatzailea da, erruz ilustratua. Euskal arrantza testuinguru tradizionala erakusten du, besteak beste: arrantzontzien definizioa, bertako langileak, lan egiteko moduak… Bi gai hauek badira: Mater itsasontziaren historia bata, itsasoa zaintzearen garrantzia bestea.

Jakintza alorreko liburua den neurrian, narrazioa nahiko deskriptiboa da.

Mater itsasontziaren benetako istorioa kontatzen da; Euskal Herrian egurrez eraikitako azken hegaluze-ontzia da. Urte askotan itsasoan aritu ondoren, bere azken misioa Prestige hondamendiaren ondorioz sortutako chapapotea biltzea izan zen. Ekintza horri esker, ontzia ez zen deseginda amaitu, eta itsas ingurumenaren kontserbazioaren ikur bihurtu da: gazte talde batek erreskatatu eta gizartea ozeanoen kutsaduraz kontzientziatzeko itsas gela batean bihurtzen dute.

Irudiekin informazio gehigarria jasotzen da. Testuingurua arrotza izan daiteke haur gehienentzat eta, hortaz, lagungarriak dira testuan kontatzen dena jarraitzeko. Marrazkiek kolore neutro antzekoak dituzte. Nahiko errealistak dira. Orriaren zati handi bat hartzen dute ilustrazioek eta testua iskin batean agertzen da hondo zuri batekin.


Prentsako aipamenak:

 


Mater itsasontzia