Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Marlene eta taxizapata

Idazlea: Mariasun Landa Etxebeste

Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2022

Bilduma: Auskalo Bumeran

Orri kopurua: 68

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Tonu umoretsuan idatzirik dagoen fantasiazko narrazioa da. Bizitzaren gordintasunaz, besteen onarpen beharraz eta adiskidetasunaz hitz egiten du. Abentura honen protagonistak dira gizartearen begietara jada dekadentzian dagoen kateme-diva, eta zapata maiztu bat.

Kale Izengabean gertatzen da istorioa. Malene katemea, eta Taxizapata patuaren indarrez elkartu dira, eta elkarrekin abiatzen dira abentura, emozio, zein publiko bila. Ilargia da istorio honen testigu.

Narrazioan orrialde osoko hamabi ilustrazio daude. Ilustrazio bakoitzak bere horretan koadroa dirudi. Ingerada beltzez marrazturik, bihurdurak eta forma bertikal lirainak gailentzen dira, pertsonaia nagusiaren izaera nabarmenduz. Koloreak urtsuak dira eta beldurrik gabe erabili dira tonu ilunak, istorioaren girotzearen mesederako.


Prentsako aipamenak:


- Asun Agiriano, Behinola 10. zenbakia, 2004ko ekaina Mariasun Landak sarri jorratzen dituen gaiekin topo egiten dugu liburu honetan: bakardadea, duintasuna, maitasuna. Oraingo istorian katuak dira protagonistak "Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean" liburuaren antzera. Idazleak animalien ahotan jartzen ditu gizakiok bizi eta sufritzen ditugun sentimenduak, bizitzaren esperientziak gure sorbaldetan uzten duen arrastoa. Liburua irakurtzen ari garela tristurak eta poztasunak aldi berean astintzen gaitu.

Eta guk irakurle xumeok,

-maite dugu idazle honen begirada ironiko eta umoretsua.

-maite dugu bere idazkera leun eta gozoa.

-maite dugu gai potoloak nola tratatzen dituen, alegia, denborak itxura nola aldatzen digun eta itxura aldaketa horrek ematen dizkigun buruhausteak.

-maite, halaber, giza harremanei buruz erakusten diguna, animaliak ardatz harturik, galtzerdi edo zapata zaharra bezalako elemento bitxiak aukeratuz.

Eta guk, ilustrazioaren garrantzian sinisten dugunok.

-biziki estimatzen dugu Elena Odriozolaren trazu fin eta zehatza, kolore gozoa eta marrazki iradokitzaileak.

Idazleak eta ilustratzaileak artelan ederra eskaintzen digute. Eta biei eskerrak eman nahi dizkiegu lana polito eta isilean egiten dutelako, zaratarik gabe, haur literaturan orokorrean, gertatzen den legez, irakurlearen bihotzeraino iristen direlako; eskerrak, modu xumean hunkitzea zer den adierazten dakitelako.


Marlene eta taxizapata