Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Laura eta Itsasoa

Idazlea: Felipe Juaristi Galdos

Ilustratzailea: Luis Alonso

Argitaletxea: Aizkorri

Urtea: 1998

Bilduma: Topaleku

Orri kopurua: 80


Laburpena:
Kinielan lortutako diruarekin Laura eta bere gurasoak Palamosera joango dira San Joan jaiak pasatzekotan. Gurasoak elkarrekin gustura dauden bitartean, Laura bakarti sentitzen da eta momentuero bere jaioterriko oroitzapenak ekartzen ditu gogora: Koro bere lagunmina, Kantauri itsasoa...<BR>
Laurak, herrialde hartako gertakizunak kontatzen doan heinean, bere sentimendu eta gogoetak adieraziko dizkigu; itsasoa izanik bere hausnarketen entzule. Berarekin hizketan aurkituko ditu nerabezaroak ekarriko dizkion hainbat buruhausteren irtenbideak.
San Joan gauean, Katerina ezagutzearekin batera, Laurarengan aldaketa garrantzitsua emango da: emakumetu egingo zaigu. Magiaz beteriko gau horretako gertaera guztiak benetakoak izango al dira?<BR>
Idazleak, liburuaren bitartez, nerabezaroaren ezaugarri diren aldaketa fisiko nahiz psikikoak sortzen dituzten kezken, ulertezinen eta galderen berri eman nahi digu. Laura, adin honetako edozein gaztek izan ditzakeen oztopoekin aurkituko da. Istorian zehar hauei irtenbidea bilatzen saiatuko da, bere buruarekin etengabeko lehian eroriz.


Laura eta Itsasoa