Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kontuari kontu, ipuin bilduma

Idazlea: Itziar Zubizarreta Ayerbe

Ilustratzailea: Mattin, Eider Eibar, Maite Gurrutxaga, Jon Zabaleta

Argitaletxea: Galtzagorri Elkartea

Urtea: 2012

Orri kopurua: 19 ipuin bakoitzak

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Euskal ipuin tradizionalen bilduma da, guztira lau ale dituena.

Errege zorria: Erregearen alabak zorri bat hartzen du maskota. Zorria hiltzean bere larruz danbor bat egin dute. Erregea, pikaro hutsa izanik, eta bere egoera ekonomikoa zuzendu nahian, lehiaketa bat antolatuko du: danborra zerez egina dagoen asmatzen duenak bere alabarekin ezkonduko da, baina parte hartzeko dirutza bat eman beharko da. Inork ez du asmatuko, fortuna bila abiatu den mutil azkar bat agertu arte...

Hiru olatuak: Itsas bazterreko kobazulo batean hiru sorgin bizi ziren, gazteena Peru izeneko marinel batekin maiteminduko da, baina honek mespretxatuko du … hiru sorginek mendekua bilatuko dute.

Zazpi lapurrak: Bi anai pobre baino pobreago bizi ziren beraien ama hil ondoren. Zaharrena fortuna bila habiatu zen eta eskuzabala zenez etxera fortuna baten jabe itzuli zen. Anaia gaztea habiatu zen ondoren, baina bihotz gogorrekoa izanik anai zaharrenaren kontrakoa jaso zuen.

Alaba eta alabaordea: Etxe eder batean familia bat pozik bizi zen; aita, ama eta alaba. Ama gaixotu eta hil egin zen. Aita berriro ezkonduko da emakume gaizto batekin eta honekin beste alaba bat izango du. Handik pixka batera aita hil egingo da eta orduan hasiko da lehenengo alabaren kalbarioa.

Ipuin bakoitza ilustratzaile batek irudiztatu du, eta bakoitzak bere estilo propioan irudi erakargarriak sortu ditu.


Kontuari kontu, ipuin bilduma