Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Koloretako ipuinak

Idazlea: Antton Irusta

Ilustratzailea: Enrique Morente

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2022

Bilduma: Matxinsalto, 62

Orri kopurua: 96

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Bost kontinentetako hamabost ipuinen bilduma. Besteak beste, Txina, Venezuela, Australia edo Egiptoko ipuinak topa ditzakegu. Sarreran adierazten da guztiak antzinako ipuinak direla, galdera bati erantzuna eman nahi dioten hamabost ipuin zahar. Izenburuek argi adierazten dute zein galderari erantzuten dion bakoitzak:

1. Zergatik daude arrantzaleak munduan. (Euskal Herria); 2. Trikuak zergatik dituen arantzak (Frantzia); 3. Zer dela-eta utzi zion astoak kantatzeari (Italia); 4. Zergatik daukaten dortokek oskola (Grezia); 5. Zergatik jartzen diren Gabonetan pinuak etxeetan (Alemania); 6. Haizearen sorrera (Nigeria); 7. Zergatik ez diren adiskide otsoa eta txakurra (Egipto); 8. Zergatik ez duten lur-zizareek kantatzen (Japonia); 9. Zergatik egiten duten oilarrek kukurruku eguzkia ateratzen denean (Tailandia); 10. Tearen kondaira (Txina); 11. Udazkenaren etorrera (India); 12. Zergatik dituzten txoriek kolore biziak (Amazonia); 13. Zergatik oihukatzen duen hontzak gauez (Venezuela); 14. Nola irten da eguzkia?; 15. Zergatik dagoen itsasoa gazi (Australia).

Azaleko irudiaz gain, liburuak beste 6 ilustrazio ditu. Kasu bakoitzean laguntzen duen ipuineko pasarte bat irudikatuz.


Koloretako ipuinak