Izenburua: Kokoak
Idazlea: Eider Eibar
Ilustratzailea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Pamiela
Urtea: 2024
Orri kopurua: 28
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Irudimena kitzikatzeko eta marrazteko gogoa pizteko proposamena luzatzen duen albuma dugu hau. Bertan Mae, Io eta Urren ibilerak kontatzen dira. Hiru lagunak Kokoak marrazteko elkartu dira, baina ez dira oroitzen nolakoak diren. Hitz-joko magikoa abestu eta Kokoak azaltzen dira, izaki fantastiko txikiak, gure sorkuntza artistikoko lanetan laguntzen digutenak. Koko gorria, berdea, horia, turkesa, urdina eta laranja azaldu dira, baina morea falta da eta haren bila abiatzen dira hiru lagunak, Kokoei segika. Horrela iristen dira Kokoen mundura, ipuin eta marrazkietako izaki miresgarriak bizi diren lekura eta zeharkatzen dituzte bide bihurriak, margoen basoa, ideia jaioberrien lorategia… Bidean, abenturara batzen zaizkie herensugea, Mari eta Tartalo… Azkenerako, aurkitzen dute kolore morea, zirriborro batean katramilatuta. Zirriborroa tentuz askatu eta marrazki eder bat egitea lortzen dute, kolore morea askatuz. Bueltan hiru lagunak berriro ere itzultzen dira, Kokoen arkatzarekin batera, hasierako lekura.
Arkatzez marraztutako irudi koloretsuak erabili ditu egileak genero markarik gabeko pertsonaiak sortzeko, ohikoa duen forma borobilak erabilita.
Liburuaren atzealdean QR bat dago, app bat aurkezten duen webgunera bideratzen zaituena. App-a Kokojokoak 4 jolas interaktibo proposatzen ditu.