Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Klak

Idazlea: Maite Gurrutxaga

Ilustratzailea: Maite Gurrutxaga Otamendi

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2022

Orri kopurua: 36

Adina: 6tik gora


Laburpena:
Hiru kolore primarioekin lanean, beltzetik zurirainoko tonalitateekin lagundua, orrialdeak erabat betetzen dira ilustrazioekin. Irudi angelu zuzenek eraikitzen dituzte eszenatokiak, forma borobilaren han-hemenkako laguntzarekin, soilik bizidunenak balira bezala geometria irregularretako formak. Protagonista etxetik irtetean hasten da akzioa, ˝abardurak ˝abardura aurrera jotze frenetiko baten gisan deskriba daitekeena, jendetzaren zalapartaren eta hiriko abarrotsaren artean. Ordulariek markatzen dute erritmoa, zehazki 7:25etan jaikitzen denetik, 8etan trena hartzen duen arte. Segidako ilustrazioek ihesaldia mendialdean kokatzen dute, natura basatia den lurraldeetan, harik eta orrialdearen eskuineko ertzera iritsi eta begiraleku natural batean pausatzen den arte, ingurua ederresten.


Klak