Izenburua: Kilker isil-isila
Idazlea: Eric Carle
Ilustratzailea: Eric Carle
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka
Urtea: 2024
Orri kopurua: 24
Adina: 2tik gora
Laburpena:
Eric Carleren kartoizko album txiki honek saiatzearen balioa azpimarratzen du.
Kilker jaio berriak, inguruko intsektuek txitxarra, erlastarra, otia, marisorgina hurbildu eta agurtzen duten bakoitzean, erantzuten saiatzen da, baina alferrik: oraindik ez da gai bere hegoak igurtzi eta hotsik ateratzeko. Hala ere, ez du etsitzen, eta azkenik, kilker eme bat agertzen denean, bai, orduan lehen aldiz kir-kir hotsa entzun ahal izango dugu. Egitura errepikakorra duen kontakizun honek haurren arreta erakartzen du eta erritmoa ematen dio narrazioari.
Ilustrazioak Carle-ren estilo bereizgarrian eginak dira: collage bidez sortuak, naturaren kolore bizi eta testuradunekin. Bi orrialdeko eszenek intsektu bakoitzaren kokalekua eta jarduera zehazten dute, liburuari egitura bisual dinamiko eta erakargarria emanez. Liburua entzunezko efektuarekin amaitzen da.