Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Kaleko artista

Idazlea: Irati Bediaga

Ilustratzailea: Iban Izagirre Uranga

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2022

Bilduma: Gaztetxo!, 40

Orri kopurua: 88

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Eleberri errealista honetan, Paulek kaleko artista bat ezagutu eta harekin duen harremana kontatzen da, baita bere barne hausnarketa guztiak ere. Kalean bizi den jendearen egoera da gai nagusia, gaztetxo baten ikuspuntutik.

Paulek egunero ikusten du mimo bat etxe alboko izkinan, dantzan txanpon batzuen truke. Sudur gorri bat darama mimoak (eleberrian zehar, sudur gorria mimoaren pertsonifikazio gisa erabiliko du Paulek maiz), eta Paulek kolore horri dion gorrotoa eta mimoak duen aldarte tristea medio, beste kolore batzuei ematen dizkien esanahi positiboak oparitu nahiko dizkio: itsasoaren urdina, hondartzaren horia, koroaren urrea eta zilarra, larreen berdea… Hasierako hausnarketa horrek kontakizun guztiaren ordena ezartzen du. Artistak opariak jasoko ditu, eta haiekin zerbait berria sortu: hareazko gaztelu bat oparitutako itsasoko urarekin eta hondartzako arearekin, txanpon batzuk oparitutako zilarrezko eta urrezko koroarekin etab.

Istorioak aurrera egin ahala, Paule jabetuko da bere ingurukoek (lagunek, senideek, kaleko jendeak…) artistarekiko duten ikuspuntua ez datorrela bat berak duenarekin, eta kaleko artista eskale bat baino ez dela haientzat (asko aztertzen ditu jendeak harekin dituen interakzioak). Egoerak asko haserretuko du protagonista, ez direlako gai eskaleaz harago ikusi eta atzean dagoen pertsona eta artista ikusteko. Bederatzi ataletan osatuta dago istorioa, eta lehen pertsonan kontatua.

Ilustrazioari dagokienez, zuri beltzeko bost ilustrazio daude, arkatzez eginak. Pertsonaiak nahiko ikonikoak dira, eta xehetasunez marraztuta daude.


Kaleko artista