Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Joxemeren asmazioak

Idazlea: Xabier Mendiguren Elizegi

Ilustratzailea: Jon Zabaleta

Argitaletxea: Elkar

Urtea: 2009

Bilduma: Xaguxar

Orri kopurua: 146

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Errealitate fantastikoa jorratzen duen istorio honetan, ume ameslari baten abenturak kontazen dira.

Joxeme hain da alferra, ohetik altxatu gabe bizitza nola egin pentsatzen ari dela. Bere teknikarako gaitasunari esker ohelikopteroa asmatuko du eta harekin nahi duen lekuetara joango da, ohetik atera behar izan gabe. Liburu honetan Joxemeren hiru abentura kontatzen/berrargitaratzen dira: Joxemeren ohelikopteroa (1988), Joxemeren ohelikopteroa eta kupel atomikoa (1989) eta Joxemevski astronauta (1989)

Ilustrazioen marrazketa eskematikoa da. Lerro beltz hutsez egindako irudiekin pertsonaiak, objektuak eta espazioa ikusleak osatu beharreko iradokizun grafiko bihurtzen ditu. Edertasun estetikoa albo batera uzten du komunikazio eta sotiltasunaren zerbitzuan zentratuz. Liburuan oso ugariak diren irudiok irakurleari oso estimagarria bihur liteken informazio erantsia eskaintzen diote.


Joxemeren asmazioak