Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Jateko modukoa!

Idazlea: Alexandra Garibal

Ilustratzailea: Marianne Vilcoq

Itzultzailea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2022

Bilduma: Potxolo eta aitotso, 1

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Ipuin honetan, izakirik beldurgarrienek ere bihotz ona daukatela eta maitakor bihurtu daitezkeela iradokitzen da.

Otso jaunaren etxeko atea jotzen dute eta zabaltzean abandonaturiko untxi txiki bat aurkitzen du saski batean sartuta. Otsoa poztu egin da, hurrengo egunerako gosaria izango dela pentsatzen duelako. Biharamunean, untxia mokadu eskasa dela iruditzen zaio eta, jan aurretik, gizentzea erabakitzen du. Lodi eta guri bilakatzean kolore gris samarra daukala iruditzen zaio eta paseatzera ateratzen du untxia. Handik egun batzutara, jateko modukoa dagoenean, untxiak sukarra dauka eta zaintzea erabakitzen du. Handik gutxira untxia osasuntsu dago eta lapikoan sartzen du, baina lapikora sartzerakoan untxiak “aita!” oihukatzen dio. Otsoa hunkitu egiten da eta untxia maite duela ohartzen da. Azkenean, txikitxoa adoptatzen du eta poz-pozik bizi dira aurrerantzean.

Babes orrietan otsoaren bilakaeraren argazkiak erakusten dira. Hasierako babes orrietan otsoaren irudi beldurgarria eta indartsua erakusten da: otsoa ehizatzen, arrantzan, jaten, haserre aurpegiarekin. Azkeneko babes orrietan aldiz, otsoaren alderdi maitakorra: untxiarekin jolasten, ipuinak irakurtzen, elkar besarkatzen, txikia lokartzen…


Jateko modukoa!