Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Itsasargiko misterioa

Idazlea: Lur Gallastegi

Ilustratzailea: Alai Zubimendi Idarreta

Argitaletxea: Alai

Urtea: 2022

Bilduma: Go!azen, 1

Orri kopurua: 126

Adina: 8tik gora


Laburpena:

Abentura eleberri labur honek Go!azen telebista saioko pertsonaiak ditu protagonista. Misterio eta abentura tonuan mitologia, memoria historikoa eta laguntasuna moduko gaiak aipatzen dira.

Go!azen telesaileko protagonistak itsasargi batera joango dira gaua elkarrekin pasatzera, une jakin batean lagunetako bat desagertu egingo da itsasargi ondoko harkaitzetan, gainontzekoak bere bila hasiko dira.

Ilustrazio lana irudi koloretsu ugari eta tamaina handikoak erabiliz burutu da.

Liburuak 126 orrialde ditu baina oso arina da, alde batetik testuaren soiltasunagatik eta erabilitako letra tamaina handiagatik, eta bestetik ilustrazioen tamaina eta kopuruarengatik. Hamasei ataletan banatuta dago kontakizuna, eta atal bakoitzean tartekatuz doaz galdu den neskaren trama eta taldearena.


Itsasargiko misterioa