Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Ibaiak itsasoari...

Idazlea: Patxi Ezkiaga Lasa

Ilustratzailea: Xabier Egaņa

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2003

Bilduma: Ekin bilduma

Orri kopurua: 120


Laburpena:
Soldadu eta marinelak, ermitari eta erregeak. Nork bere mundura eramango zaitu. Mundu horretan zure esku geldituko da gauzak imajinatzea, zure esku geldituko dira espazioa eta denbora, eta zure nahiaren arabera mugituko dituzu ibaiak, zuhaitzak, irritsak eta eguneroko demonioak. Une zoragarri batez bizitzaren monotonia antzaldatzeko aukera emango dizute. Kontakizunaren ispiluak lurralde berrien aurpegia erakutsiko dizu.


Prentsako aipamenak:

- Javier Rojo, El Correo 2003 Ipuin miresgarriak

Patxi Ezkiagak trebetasun berezia du literaturaren alor guztietan aritzeko. Poesian idazle ezaguna da eta nobelan ere emaitza interesgarriak lortu ditu. "Ibaiak itsasoari..." izeneko liburu honetan gazte literaturaren arloarekin ekin dio. Liburu honetan gazte literaturaren arloari ekin dio. Gaiaren aldetik elkarren arteko loturarik ez duten arren, hirurek antzeko tonua erakusten dute: aldez edo moldez hirurek ipuin miresgarrietan dituzte beren erroak, kontamoldearen ikuspuntutik begiratuta behintzat. Istoriak hirugarren pertsonan kontatzen dituen narratzaile anonimo baten ahotsa agertzen zaigu. Idazleak ipuin miregarrien eta mitoaren denborara eta lurraldera bidaltzen ditu irakurleak ("Faërie" deitzen zion halako lurraldeari JRR Tolkienek, eta gaineratzen zuen: "Lurralde arriskutsua da"), batzuetan lurralde horrek benetako geografia zehatzaren antza duela irudikatu arren. Irakurleak ipuin miresgarriak entzutean aurki dezakeen gustua aurkituko du istorio hauekin, baina ez dezala gehiago bila. Beste irakurle maltzurrago batzuek bestelako ikuspuntua eskertuko lukete, ironia, adibidez, edo beste narratzaile mota baten presentzia. baina idazleak istoriak nabarmentzeko erabakia hartu du, kontaeran erakusteko berezirik egin gabe.


Ibaiak itsasoari...