Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Holaxe bizi da Xola

Idazlea: Bernardo Atxaga

Ilustratzailea: Mikel Valverde Tejedor

Argitaletxea: Erein

Urtea: 2023

Orri kopurua: 232

Adina: 10tik gora


Laburpena:

Xola pertsonaiarekin argitaratu izan diren bost liburuen bilduma da. Istorio buruaskeak dira, elkarren menpekotasun narratiborik gabeak. Narrazio hauetan protagonistaren egunerokotasuneko gertaera, pasarte eta anekdotek osatzen dute irakurketa.

Protagonista gizatiartutako artzain txakur zuria da, gizonezko heldu batekin ingurune hiritarrean lasai ederrean bizi dena. Izaera alferrekoa da, sinpatikoa eta sarkastikoa da, eta umorea eta ironia ditu bere akuilu.

Horrela, narrazio batean Xolak lehoien berri du, hurrengoan basardiak harrapatu nahi ditu, hurrenagokoan nortasun handiko artzain txakur baserritarra ezagutzen du, beste batean Ameriketako izebaren bisita jasotzen du, eta azkenekoan lapur baten atzetik ibiltzen da.

Maiz koloretako irudi edo ilustrazioak agertzen dira. Irudirik gabe ere irakur daiteke liburua, baina pertsonaiak imajinatzen laguntzen dute eta irakurketa atseginagoa egiten dute. Narrazioekin bat datorren estetika leuna erakusten dute.


Holaxe bizi da Xola