Izenburua: Harkaitz erraldoia
Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Denonartean
Urtea: 2025
Orri kopurua: 44
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Ipuin ilustratu honek natura eta ingurumenaren gaia lantzen du, bereziki espekulazio urbanistikoak herrietan eta naturan izan ditzaken ondorioak.
Ahozkotasunaren erritmoan, egungo gizartearen kritika eta umorea uztartzen ditu istorioak.
Herriko alkateak urbanizazio berria eraiki nahi du eta horretarako muino batean dauden zuhaitzak eta harkaitz erraldoia botatzeko agintzen du. Basomutilak ez dira ausartzen harkaitza ikustzen, erraldoi baten itxura duelako, eta azkenean alkateak monumentu bihurtzea erabakitzen du. Harkaitzak ez du harkaitz soila ematen, bizirik dagoen erraldoia baizik, eta tarteka marmar egiten duela iruditzen zaie herritarrei. Honegatik Pierres aztiari laguntza eskatzen diote. hau harkaitzak esna nahi duena ulertzen saiatzen da, -lan zaila dena-, eta harkaitza mugitu eta lekuz aldatzen denean jakingo dute aztiak, herritarrek eta alkateak, azkenean, zer gertatze ari den benetan haien herrian.
Istorioaren tonu eta giroa indartzen dute ilustrazioek, tintazkoak diruditen marra adierazkor eta sarrien gurutzaketetatik sortuak, dagoeneko marrazkilariaren marka den kolore paleta berezi batekin, haur literaturan azken urteetan erabili ohi direnak baino apalagoa, ilunagoa.