Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Haritz zahar baten heriotza

Idazlea: Migel A. Mintegi Larraza

Argitaletxea: Alai

Urtea: 2018

Bilduma: Ganbara

Orri kopurua: 86

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Asmo ekologista nabarmena duen ipuina da, alegoria moduan interpreta daitekeen trama bat eskaintzen duena.

Haritz Zaharra kezkatuta dago. Basoan animalia ezezagun bat --lurjalea deitu dio--sekulako zarata ateratzen eta bideak txikitzen ari da, animaliak izutzen eta haien gordelekuetatik aterarazten. Haritz zaharrak ez du ezer ulertzen. Zertara dator? Zergatik? Zer egin nahi du? Ikusi du animaliaren barrutik gizakiak ateratzen ari direla, eta konturatu da hauek direla makinaren bihotzak.

Pixkanaka-pixkanaka bere galderen erantzunak aurkituko ditu: triskantza, txikizioa, hori egitera datoz! Basoa soildu eta makinetan zuhaitzak eramango dituzte. Ezin du ulertu bizia eman dien Ama Lurrari kalte egitea. Erabateko hondamena. Baina gizakiek soildutako basoan zuhaitz berriak landatuko dituzte. Zertarako? Ez du tutik ere ulertzen.

Baina itxaropen txikia piztuko zaio. Haritz txikiak ikusi ditu inguruan hazten. Bere hazitik sortutakoak dira! Ama Lurrak ekarritako oparia da. Dena ez dago galduta!

Egun batean tximistak jo eta su erraldoi piztuko da basoan. Gizakiek landutako zuhaitzak kiskali egingo dira azkar batean. Haritz gazteek, berriz, bizirik iraungo dute. Azala belztuta, baina onik irtengo dira. Orain lasai hil daiteke Haritz Zaharra.


Haritz zahar baten heriotza